Aketegi Gipuzkoako mendi altuena da, Zegaman dago eta 1551 metro ditu.
Aketegiko buzoia, Antzuolako Arrola Mendizale Elkarteak jarri zuen 1975-12-14an eta danbolin itxura du. Buzoian jarritako mendiaren izendapenean Aitxuri jartzen zuen eta Aketegi dioen plaka berria 2021eko abenduan jarri zuen berriz ere mendizale elkarte berberak.
Mendi honen izena, baina, ez da beti Aketegi izan. 70. hamarkadan Gipuzkoako mendi altuena hauxe zela erabaki zenean Aitxuri izena ematen zion jendeak. Hala ere 2016an Zegamako Udalak egindako toponimia lan baten ondoren, gailurraren benetako izena Aketegi zela ondorioztatu zen, eta beraz horixe hartu zuen udalak ofizialtzat, eta baita Euskaltzaindiak ere 2017ko martxoaren 22an Onomastika Batzordeak Olatzagutian egindako bileran.
Gailur hau, ordea, ez zen izan izenez aldatu zen bakarra, beste aldaketa hauek ere egin ziren:
Lehengo izena | Izen berria | Altuera |
---|---|---|
Aitxuri | Aketegi | 1.551 m. |
Aketegi | Aketegi erpina | 1.548 m. |
Aitzabal | Aitxuri | 1.508 m. |
Aizkorri | Aizkorriko gurutzea | 1.523 m. |
Tontorrez gain, kanalen izenak ere egokitu eta zuzendu zituen Zegamako Udalak.
Zegamako Udalak egindako toponimia lan horren berri zabala Xabi Mujika "Smithy"ren blogean irakurri dezakezu.
Zegamako Udalaren mapa toponimikoa Eusko Jaurlaritzaren zerbitzaritik deskargatu dezakezu, hemen dituzu horretarako estekak: atzealdea eta aurrealdea.
Hala ere, hainbat mapa eta karteletan oraindik izen zaharrak agertzen dira, baina poliki-poliki horiek ere eguneratzen doaz. Hemen dituzu izendapen berria erabiltzen diren tokietako batzuk: